XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jendeak galdetzen dit zer idazten dudan,
eta nik orduan:
zakua lepuan ibili beharko dugu aurtengo neguan
baldin gertakizunen martxarik aldatzen
ez bada segituan.

Erruz nau jotzen jendeak arlote zorotzat
edo inadaptadu zentzuzkontrakotzat,
ez baita hemendik inolaz ere ikusten
euskal arazorik,
ez eta gertuagoko ezer aldatu beharrik.
Bestela nola erantzun
idazten dudanak baduela zentzurik?